Ordainketa hilabete amaieran duen kreditu-txartelaren kasuan, erosketetarako erabilitako kreditua ordainduko duzu adostutako likidazio-aldia amaitzean (esaterako, hilabetea amaitzean, hileko likidazio-aldia aukeratzen baduzu). Ez duzu ordaindu beharko interesik.
Hau izango da ordainketa-modalitate lehenetsia hilabete amaieran ordaintzen diren txarteletan (esaterako, Visa Classic).
Hona adibide bat: Juan bere lagunekin joan da asteburua pasatzera apirilaren 14an, ostirala. Kreditu-txartela erabili du autoa alokatzeko eta lagunak afaltzera gonbidatzeko. Honela, kreditu-txartela berme gisa funtzionatuko du autoaren alokairurako, baita lagunekin egindako afaria kreditu moduan ordaintzeko ere, kontuaren saldoa erabili gabe. Juanek afarirako kreditua itzuliko du, interesik gabe, maiatzaren 1etik aurrera. Txartelarekin lotutako kontuan kargatuko diogu.
Gainera, txartelak beste ordainketa-modalitate batzuk ere onartzen ditu, berariaz eskatu behar direnak, hala nola hilean erabilitako kreditu osoaren ordainketa geroratua edo eragiketa edo erosketa jakin baten ordainketa zatikatua. Bi ordainketa-modalitate horiek interesak ordaintzea dakarte, kontratu aurreko informazioan (INE) nahiz kontratuan zehazten dena.
Ordainketa geroratua gastatutako kreditua modu geroratuan ordaintzean datza hileko kuoten bidez, erosketa osoa aldi berean ordaindu ordez adostutako likidazio-aldia amaitzean. Modalitate honetan, zuk erabakitzen duzu ordaindu nahi duzun hileko kuota erabilitako kreditua itzultzeko. Gainera, nahiz eta aukeratutako kuota baino gehiago gastatu, aukeratutako kuota soilik ordainduko duzu, baldin eta une oro CaixaBank Payments & Consumer-ek ezartzen duen gutxieneko kuota errespetatzen badu, zorraren itzulketa gehiegi luza ez dadin. Ordaindu nahi duzun hileko kuota aukeratzean, kontuan izan zenbat eta hileko kuota handiagoa, orduan eta txikiagoa izango dela ordaindu beharreko kredituaren guztizko kostua, kreditua lehenago itzuliko duzu eta. Kreditu-txartel guztiek onartzen dute ordainketa-modalitate hori aktibatzea, hala behar baduzu. Txartel mota bat bakarrik dago ordainketa-modalitate hori balio lehenetsi gisa duena, aldatzeko aukerarik gabe: ordainketa geroratuko txartela (Visa & Go).
Hona adibide bat: Juani garbigailua apurtu zaio abenduan, Eguberrietako erosketen eta ospakizunetan familia eta lagunekin egiten diren bazkari nahiz afarien gastuekin batera. Gastuak 1.500 €-raino iritsiko direla aurreikusi du, eta ezingo du ordaindu zenbateko hori hilabete amaieran, saldorik gabe geratuko litzateke eta hurrengo hilabetearen hasieran. Hori dela eta, kreditu-txartelaren ordainketa-modalitatea aldatuko du ordainketa hilabete amaieran izatetik ordainketa geroratua izatera, eta 150 €-ko hileko kuota ordaintzea aukeratuko du kreditua itzultzeko. Txartelarekin kreditu gehiago gastatzen ez badu, zorra ordainduko du urtebete baino gutxiagoan, elkartutako interesak ordainduta. Juanek itzuli beharreko kuota bakoitza erabilitako kredituaren zati batez gehi elkartutako interesen zati batez osatua dago. Hileko kuota igotzen badu, zorra denbora gutxiagoan ordainduko du; ondorioz, kapitala azkarrago ordainduko du, baita interes gutxiago ere.
Kuota kalkulatzeko, Espainiako Bankuaren banku-bezeroaren webgunera jo dezakezu, zenbat interes ordainduko dituzun jakiteko simulatzailea erabiltzeko, baita zenbateko epean ordainduko zenukeen zorra ere, aukeratutako hileko kuotaren arabera: https://clientebancario.bde.es/pcb/es/menu-horizontal/podemosayudarte/simuladores/calculo_cuota_tarjeta_revolving.html
Ordainketa zatikatua modalitatea erosketa edo eragiketa jakin bat kreditu moduan ordaintzean datza. Gainera, hilabete amaieran ordaindu ordez interesik gabe, zatikatzea erabaki duzun hilabeteetan ordainduko duzu soilik, kasu bakoitzari elkartutako interesarekin edo komisio finko bat ordainduta zatikatzea dela eta, kontratuan ere argi islatuta.
Hona adibide bat: Juanek atera berri den azken telefono adimenduna erosi nahi du, baina 1.000 € balio du; beraz, ez du ordaindu nahi ordainketa hilabete amaieran modalitatea duen txartelarekin, gastatutakoa hilabete amaieran ordaindu beharko lukeelako eta bankuko kontuan dirurik gabe geldituko litzatekeelako. Juanek erosketaren ordainketa zatika dezake, interes elkartuekin (edo komisio bat ordainduta), zenbatekoa ordaintzeko nahi duen epea aukeratuta. Honela, erosketaren prezioa eta elkartutako interesak zatituko dira zatikatzean bildutako hilabete kopuruarekin.
Visa Classic-en mantentze-kuota 48 €/urteko da. Ordainketa hilabete amaieran duten gainerako txartelek mantentze-komisio ezberdinak dituzte, eta horiek zehaztuko dira txartelak kontratatzean.
Zurekin ahalik eta argien izateko eta ordainketa hilabete amaieran duen txartelaren funtzionamendua ezagutzeko kontratatu aurretik, kontratu aurreko informazioaren (INE) nahiz kontratuaren adibide bana eskaintzen dizkizugu jarraian.
OHARRA: INEaren adibidean nahiz kontratuaren adibidean ikusiko dituzun datu ekonomikoak (ITNa eta UTBa) ADIBIDEARENAK dira eta, beraz, agian ez dira izango txartelean aplikatuko ditugunak, baldintza ekonomiko hauek gehienez aplikatzen direnak dira eta. Horren arrazoia da zuk kontratazio-prozesua hasi ez izana; izan ere, ezin izan dugunez aztertu zure egoera ekonomiko-finantzarioa, aldez aurretik ezin dizugu esan zeintzuk izango diren txartelaren baldintza ekonomikoak. Ondorioz, gehienekoa erakustea nahiago dugu.